Giza Eskubideen Zinema

Giza Eskubideen Zinema jaialdiko behaketen txostenak

Garrantzitsua da oso eguneroko bizitzan euskararen erabilera normalizatzea. Era berean, gizarteari eskaintzen zaizkion aisialdirako kultur ekitaldietan euskararen presentzia areagotzea oso garrantzitsua da. Ostera ere, gogorarazi behar dugu euskara hizkuntza ofiziala dela Euskal Autonomi Erkidegoan eta, halaber, Donostiako udal ordenantzek, euskarari ofizialtasun hau aitortzeaz gain, Udalak antolatutako ekintza guztietan lehentasuna izan behar duela esaten dutela. Hau horrela, Donostian antolatzen diren jardueretan euskararen erabilera idatzia zein ahozkoa areagotzea du helburu Bagerak; hau da, aipatutako Jaialdietan euskararen presentzia normalizatzea.