Behaketak

Donostiako jaialdietako hizkuntza erabileraren neurketa

Donostiako aisialdian euskararen erabilera areagotzea ardatz

Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, euskararen erabilera areagotzea ardatz duela, Donostiako aisialdian eragina duten Jaialdietan hizkuntza erabileraren neurketa egin du. Hala nola: dFERIAn, Giza Eskubideen Zinemaldian, Aste Nagusian, Jazzaldian, Zinemaldian eta Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Astean.

Euskararen normalkuntza egunerokoan

Garrantzitsua da oso eguneroko bizitzan euskararen erabilera normalizatzea. Era berean, gizarteari eskaintzen zaizkion aisialdirako kultur ekitaldietan euskararen presentzia areagotzea oso garrantzitsua da. Ostera ere, gogorarazi behar dugu euskara hizkuntza ofiziala dela Euskal Autonomi Erkidegoan eta, halaber, Donostiako udal ordenantzek, euskarari ofizialtasun hau aitortzeaz gain, Udalak antolatutako ekintza guztietan lehentasuna izan behar duela esaten dutela. Hau horrela, Donostian antolatzen diren jardueretan euskararen erabilera idatzia zein ahozkoa areagotzea du helburu Bagerak; hau da, aipatutako Jaialdietan euskararen presentzia normalizatzea.

 

Izan behatzaile

Hemen topa eta jaitsi ditzakezu behaketak egitasmoan aztertutako jaialdiak. Horietako bakoitzean urtero eginiko azterketak aurki daitezke.