Morlans

Morlanseko Euskara Batzordea



Zein gara gu? Nor gara gu?

Auzoko euskara batzordea 2017an sortu zuten, eta gaur egun 6 lagunek osatzen dute talde eragilea. Laguntzaile taldea ere badute.

Euren jardunak euskaldunen presentzia areagotzeko euskaldunak aktibatzea, ahalduntzea, elkar ezagutzea eta harremanak euskaraz trinkotzea ditu helburu. Euskararen erabilera sustatu nahi dute eta euskaraz aritzeko espazio erosoak sortu. Hori guztia ahalbidetzeko euskara plan baten beharra ikusi dugu. Horrela, heldu, gazte eta haurrentzako ekintzak antolatzen dituzte urte osoan zehar. 

Auzoetako ekintza arrakastatsu eta berritzaileak:



Tailerrak

Urtero-urtero heldu, gazte eta haurrei zuzendutako saioak antolatu izan dituzte: zirku tailerra,  mural margoketa, antzerki tailerra, bideo tertulia, bertso tailerra…