Oihana; Itzuli Konpainia, El Punto Gunea & ATX Teatroa

Etorkizun hurbil batean, Oihana bere ama den Lur-ekin bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana, ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana, ametsetan bidaiatzen ahal duela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate handiz, bere iragana ezagutzera abiatzen da eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitz egiten duten emakumeak ezagutzera.

Dantza eta antzerkia uztartuz, Oihanak transmisioa eta identitatearen eraikuntzari buruz hitz egiten digu. Gai unibertsalak izaki, publiko zabal batengana iritsi nahi du eta familia osoari zuzenduta dago. Gure istorio honetan, dantzak, adierazpen kanal bat izateaz gain, jakintza eta sorginen boterea izatera heltzeko behar den formula magikoa irudikatzen du. Ideia honek euskararekiko duen paralelismoa nabaria da, belaunaldi bat igaro behar izan baitzen transmisioa eten eta hizkuntza guztiz galtzeko. Beraz, istorio hau euskaraz kontatuz, zailtasun guztien gainetik iraun duen transmisioa omentzen du, baita gure hizkuntzen aniztasun eta aberastasuna ere.

Salneurria: 18/10€

Sarrerak erosi

Argazkia: Nahia Garat

Informazio gehiago: El Punto Gunea, ATX Teatroa



Xehetasunak

  • 2022-05-14
  • 19:30
  • Antzoki Zaharra (Kale Nagusia, 3 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Donostia Kultura