Mikel Urdangarin

Izurdeen lekua

Mikel Urdangarinek Izurdeen lekua lan berria, kantari zornotzarraren estudioko 15. lana, aurkeztu du. Orain bi urte zendutako ama omendu nahi duen 12 kantako sorta da, pianoarekin sortutakoak gehienak. Gertuko galerei darien argi bereziaz bustitako eskaintza. Bizitzari gorazarre bere atzaparkadak eta guzti.

Letrak Urdangarinenak berarenak dira Harkaitz Canoren eta Kirmen Uriberen ekarpen bat salbu. Oroitzapenez beteriko lana, orain arte ibili gabeko bideena. Maite ditugun pertsonen galerak sortzen duen argi bakarrak argiztatzen dituen soinu-paisaiak.

Salneurria: 20€

Sarrera erosi



Xehetasunak

  • 2022-01-28
  • 20:00
  • Victoria Eugenia Antzokia (Argentinar Errepublika, 2 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Donostia Kultura