Mari Paz Jiménez, bide-erakusle

Ane Lekuona Mariscal

Museoaren erakusketa iraunkorreko artelanetan ikuspegi ezberdinetatik sakontzeko hitzaldi zikloa.

Ikuspuntu feminista batetik Mari Paz Jiménez (1909-1975) margolariaren ibilaldia birpasatuko du hizlariak. Oro har, artistaren obrek, baita bere ekintzek ere barneratzen zuten transgresioan jarriko du arreta. Izan ere, bere lanetan Jiménezek arraza-marka zuten pertsonaiak irudikatu zituen, euskal panoraman abstrakzioa lantzen aurrenetariko artista izan zen, eta garaiko giro intelektualean murgildu zen, frankismoak hobesten zuen feminitatearen iruditegiaren kontra. Alabaina, ikusiko dugu Euskal Herriko artearen historiak duen erro maskulinoarengatik, kontaketa horretan Jiménezek ez duela merezi behar lukeen errekonozimendua jaso. Hain zuzen, horregatik da garrantzitsua emakume artista gisa garatu zituen estrategiak baita bere sormen lanak ere ezagutaraztea, eta izan zen bide-erakusle gisa aldarrikatzea.

Ane Lekuona Mariscal.Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen artearen historiaren gradua eta ondoren arte garaikideko masterra egin zuen Madrilen. Egun, bere doktoretza tesia bukatzear dago EHUn, Haizea Barcenilla eta Maite Mendez-en tutoritzapean. Bide honetan, ikerketa egonaldiak egin ditu atzerrian baita estatu-mailan ere, eta kongreso zein aldizkari ezberdinetan publikatu ditu bere lanak. Oro har, 1950-1970 urte bitarteko Euskal Herriko artearen historiaren berrikusketa feministan zentratzen da bere ikerketa; alde batetik, iritsi zaizkigun kontaketen erro androzentrikoa bistaratzea da bere helburua eta, bestalde, garaian izan ziren emakume artistak aldarrikatzea.

Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Zuzenean jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.



Xehetasunak

  • 2021-05-05
  • 19:00
  • San Telmo Museoa (Plaza Zuloaga, 1 - Donostia - Gipuzkoa)
  • San Telmo Museoa