Kolore festa. Jose Luis Zumeta In Memoriam

Patxi Zubizarreta, Joserra Senperena, Mintxo Cemillan

 "Kolore festa. Jose Luis Zumeta In Memoriam" ikuskizun eszenikoa aurten San Telmo Museoak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira egiten duen proposamenetako bat da.

Patxi Zubizarreta idazlea, Joserra Senperena pianojolea eta Mintxo Cemillán margolaria izango dira Jose Luis Zumetaren omenezko ikuskizun honetan parte hartuko duten sortzaileak. Helburua ez da Zumetari buruzko hitzaldi erudito bat eskaintzea, baizik eta aurten zendutako pintorearen ibilbidea oroitu eta goraipatzea musika, errezitatua eta margoketa uztartzen dituen ikuskizun eszeniko honetan.

Sormen prozesua aldarrikatu nahi dute ordubeteko ikuskizun honen bidez. Horretarako lengoaia ezberdinak erabiliko dituzte: musika, hitza (narrazioa eta poesia errezitaldia) eta modu bisualago batean ere ikus ahal izateko, bertatik bertara, pintore bat egongo da bere sorkuntza lana osatzen. Errezitaldia euskaraz izango da, museoko elizan, eta sarrera doakoa izango da, baina beharrezkoa da lekua erreserbatzea museoaren webgunearen bitartez (lotura goian)



Xehetasunak

  • 2020-12-03
  • 19:00
  • San Telmo Museoa (Plaza Zuloaga, 1 - Donostia - Gipuzkoa)
  • San Telmo Museoa