Polloeko hilerrian ibilaldi gidatua

Historia, arte eta bitxikeriaz beteriko lekua da Donostiako Polloe hilerria eta ibilaldi honek zirrikitu guztiak ezagutzeko aukera paregabea dakarkizue!

OH MY WALK!-ek (ohmywalk.com) gidatuko duen ibilaldi kultural honetan, 90minutuz, hilobi misteriotsu, istorio ahaztu eta hiriko pertsonaia ezagunen historian murgiltzeko aukera izango duzue.

Izen-ematea derrigorrezkoa da

Izen-ematea: Emailez polloe@donostia.eus  edo telefonoz  (943 48 35 40). Ibilaldiak pertsona kopuru mugatua izango dute: 5 pertsona gutxienez eta 10 pertsona gehienez.

Topagunea: Polloeko Hilerriaren Sarrera Nagusian.

Kontutan hartzeko: Euria egiten badu ere, ibilaldia egingo da.



Xehetasunak

  • 2020-10-24
  • 11:00
  • Polloeko hilerria (Polloe Plaza - Donostia - Gipuzkoa)
  • OH MY WALK!