Orain diseinua! Euskadi eta irratia

Orain diseinua! euskadi eta industria ekimenak industria-produktu sorta bat aurkezten du Euskadiko enpresek ekoizten duten diseinua ezagutzera emateko helburuarekin. Ehun enpresa baino gehiago aztertu ondoren, 40 enpresetako eta bilduma publiko nahiz pribatuetako 120 lan aukeratu dituzte.

Lau ataletan antolatu dute erakusketa, eta ibilbide kronologiko bat egiten du euskal diseinuaren historian zehar, XIX. mendearen amaieratik gaur egunera arte. Mota askotako lanak daude ikusgai: artisautza-lanak, armagintza-produktu eta -tresnak, makinak eta lanabesak, eraikuntzarekin, ehungintzarekin, altzariekin eta kirolarekin lotutako obrak...



Xehetasunak

  • 2020-01-15
  • 18:00
  • Tabakalera (Andre zigarrogileak plaza, 1 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Tabakalera