Euskaraldia: Lehen entitateen agerraldia

Urtarrilaren 27an, 11:30etan aurkeztuko dugu 2020ko Donostiako Euskaraldia,  lehen entitateen agerraldia eginez. Bertan, datorren ediziorako jadanik prestatzen hasiak diren zenbait entitatek hartuko dute parte.

2018. urtearen bukaeran hizkuntza ohituren aldaketan pauso garrantzitsuak eman ziren Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenaren baitan. 2019-2020 urte bitartean egingo den bigarren edizioan pauso berriak emango ditugu eta, norbanakoek ez ezik, entitateek ere neurriak hartuko dituzte euren eremuko langile, bazkide edota kideen hizkuntza praktika berriak bultzatzeko. Beraz, norbanakoen erabaki esparruan aritzetik, taldeetara ere egingo da salto, 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den bigarren edizio honetan.



Xehetasunak

  • 2020-01-27
  • 11:30
  • Tabakalera (Andre zigarrogileak plaza, 1 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Bagera Elkartea eta Donostiako Udala