Ibilbideak Donostiatik euskaraz

Iaz martxan jarri genuen “Ibilbideak Donostiatik euskaraz” egitasmoa eta aurten jarraitzeko asmoa dugu. Hitzordua 09:30ean Kursaaleko albo batean dagoen Ni neu kafetegiaren ondoan izango da asteazkenetan. Ordu eta erdiko iraupena izango dute eta 10 km ingurukoak izango dira. Hala ere, eguraldiaren arabera malguak izango dira. Ibilbide hauen helburua kirola eginez euskaraz aritzea da. Interesa izanez gero Bagera Elkartera deitu (943005074) edo bagera@bagera.eus helbidera idatzi.



Xehetasunak

  • 2019-11-27
  • 09:30
  • Ni Neu jatetxea (Zurriola Hiribidea, 1 - Donostia - Gipuzkoa)
  • Bagera Elkartea