Mintzalagunen ikasturte berria

Izen ematea urriaren 1etik 21era

2022-09-14 - Bagera

2022-2023 ikasturtean mintzalagunean parte hartzeko izen ematea urriaren 1etik 21era izango da. 

IZEN EMATEA

Lehen aldia bada Mintzalagunean parte hartzen duzula klik egin HEMEN eta galdetegia bete.

Lehendik parte hartu baduzu (azken hiru urteetan) dagoeneko altan zaudenez SARTU ZURE KONTUAN eta formularioa bete. Lehenik, pasahitza berreskuratu beharko duzu. Ondoren, 2022/2023 ikasturtean alta eman eta aukeratu bidelari edo bidelagun moduan parte hartuko duzun. Aldaketak badaude egin ditzakezu (euskara maila, ordutegia…).

Bidelarien kasuan (euskara praktikatu behar duten parte hartzaileek), 25€ ordaindu beharko dute.

Edozein zalantza, jarri gurekin harremanetan mintzalaguna@bagera.eus helbidean edo 943005074 telefono zenbakira deituz.