Euskararen Nazioarteko Eguna 2020

Euskaraldiarekin bat!

2020-11-17 - Bagera - Euskaraldia Euskararen Eguna

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, 75 jarduera inguru antolatu dira azaroaren 20tik abenduaren 4ra Donostiako auzo eta herrietan Euskaraldiarekin bat eginez. Euskaraldiak irauten duen bitartean euskarazko kultur eskaintza areagotzea da asmoa.

Hona hemen auzoetako egitarauak: AieteAltzaAmaraAmara BerriAñorgaAntigua, EgiaGrosIgeldoIntxaurrondoLoiolaLoiolako Erribera,  MartuteneMorlansParte Zaharra.

Azaroaren 19a izango Euskaraldian izena emateko azken eguna eta 11:00etatik arratsaldeko 18:00ak arte haima bat jarriko dugu Gipuzkoa plazan izena eman eta txapak jasotzeko. Hortaz gain, bertan jarriko dugun photocallean parte hartzera animatu nahi zaituztegu, ateratako argazkiekin mosaiko bat osatuko dugu Donostiako ahobizi eta belarriprestekin.
Animatu eta parte hartu!