Irakurketa Erraza taldea

Urriaren 14tik abenduaren 2ra

2020-09-30 - Bagera - irakurketa erraza

IZEN EMATEA ITXITA | PLAZAK BETETA

Irakurketa Errazeko Taldea batera irakurtzeko elkartzen den pertsona taldea da.  Modu guztiz ludiko, dinamiko eta atseginean, Anna Tortajadaren “NAHID, nire ahizpa afganiarra” irakurriko dugu.

Euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzendua dago taldea. Euskaraz irakurtzearen lilura suspertzea eta testua ulertuz  gozatzea dira helburuak, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena piztuz.

DATA: urriaren 14tik abenduaren 2ra

EGUNA: asteazkena
ORDUA: 19:00etatik 20:00etara
TOKIA: Koldo Mitxelena Liburutegia

* Izen ematea doakoa da baina edukiera mugatua (10 lagun)

Hartuko diren segurtasun neurriak

 

  • 10 laguneko taldea
  • musukoa eraman
  • eskuak garbitzea
  • segurtasun distantzia mantentzea: 1,50 metrokoa