"Bikografiak"

Bi ibilbide elkarrizketan

2019-06-06 - Bagera

Ekainean, egitasmo berri bat martxan jarriko dugu; Bikografiak: bi ibilbide elkarrizketan izenekoa.

Bi parte hartzaileen biografien errepasoa izango da saioen ardatza. Bakoitzaren alde publiko/ezagunaz gain, beren bizitzen inguruan solastea da ideia. Biografian hizkuntzekiko harremanak beren bizitzan izan duen bilakaerari arreta berezia eskainiko zaio. Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak ...  Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.

Lehen saioa ekainaren 13an egingo dugu, 19:00etan Tobacco Days liburudendan, eta Begoña del Teso zinema-kritikari eta kazetaria eta Jon Garaño zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea elkarrizketatuko ditugu. Saioa Ion Olanok gidatuko du.

Urtean, 3-4 elkarrizketa egingo ditugu 19:00etatik 20:30era Tabakalerako Tobacco Days libururendan.